ITURRAMA · 948 177 494 · Pedro I kalea, 3, Behea
WhatsApp
LEZKAIRU · 848 640 123 · Fidel Lazaro Aparicio kalea, 5. zk

Endodontzia

Endodontzia hortz barruko nerbioa (pulpa) eta erroaren inguruko ehunak tratatzen dituen espezialitatea da. Helburua da hortzaren funtzionaltasuna eta osasuna mantentzea. Horretarako, kaltetutako pulpa kentzen da, eta erro-kanalak desinfektatu eta zigilatzen dira. Noiz egitea gomendatzen da? Kalteak atzeraezinak direnean: karies sakon baten ondorioz, kolpe baten ostean edo antzeko egoeretan. Halakoetan, mina, sentikortasuna, kolore-aldaketak edo infekzioa ager daitezke.

Sintomak identifikatu

MURTXIKATZEAN EDO HOZKA EGITEAN MIN HANDIA

HOTZ EDO BEROAREKIKO SENTIKORTASUN IRAUNKORRA

AURPEGIRA HEDATZEN DEN PRESIOA EDO MINA

HORTZA HAUSTUA EDO PITZATUA

HAGINBURUAREN ONDOAN FISTULA (PUSDUN BULTUTXO TXIKI BAT)

HORTZAREN ILUNTZEA

ENDODONTZIA MIKROSKOPIKOA

Teknolorgia aurreratua: zehaztasun handiagoa eta emaitza fidagarriagoak

ZEISS EXTARO 300 mikroskopio dentalak aurrerapauso teknologiko nabarmena ekarri du: mikroskopio bidezko endodontzia errotik aldatu du, baita zehaztasun handiko beste tratamendu batzuk ere. Bere teknologiari esker, eremuak hobeto ikusten dira, eta horrek prozedura bakoitza zehatzago eta seguruago egitea ahalbidetzen du, emaitza fidagarri eta eraginkorragoekin.

Minik gabe, beldurrik gabe
sedazio kontzientearekin

Tratamenduak urduritasuna edo ezinegona eragiten badizu, bi sedazio kontziente mota eskaintzen dizkizugu: prozesua lasaitasunez, beldur barik eta denbora gutxiagoan bizitzeko.