40 urteko ibilbidea duen
erreferentziazko klinika
1990etik frogatutako emaitza klinikoak
Nuestro origen se remonta a 1990, cuando tras formarse en Zaragoza, París, Madrid y Barcelona, el Dr. Juan Miguel Bayona abrió la primera clínica especializada en Periodoncia en Navarra. Cuatro décadas después, seguimos avanzando con la misma filosofía: la prevención como base, la precisión como método y la tecnología como aliada, lo que nos ha consolidado como una clínica de referencia en Navarra.
Gaur egun, diziplina anitzeko talde gisa hazten jarraitzen dugu, helburu berarekin: zorrotz lan egitea, pazienteei arretarik onena eskaintzea eta bikaintasuna bilatzea. Etengabeko prestakuntzak eta profesional bakoitzaren espezializazioak aukera ematen digute diagnostiko zehatzak eta paziente bakoitzari egokitutako tratamenduak eskaintzeko. Gugan konfiantza dutenen leialtasuna da, urtez urte, gure ibilbidearen aitortzarik handiena.+

FILOSOFIA
Prebentzioa da tratamendurik eraginkorrena
Prebentzioa ez da gure eguneroko jardunaren atal bat soilik; gure ibilbidea eta eskaintzen ditugun emaitza klinikoen kalitatea bermatzen dituen zutabe nagusietako bat da. Arazoak agertu aurretik esku hartzeak ahoaren osasuna mantentzea ahalbidetzen du, tratamendu konplexuak saihestu eta emaitza estetikoak eta iraunkorrak lortzeko bidea emanez. Hortz-arretari ikuspegi mediko eta zintzo batekin heltzen diogu, ahalik eta inbasiorik txikienarekin eta beharrezkoak ez diren esku-hartzeak saihestuta.
Tokiko mailan eragina
duten
gizarte proiektuak babesten ditugu
EMAUSKO TRAKUPETARIAK
Emausko Trapuketariak 300 lagunetik gorako kolektiboa da, gizarte eta ingurumen arloan jarduten duena eta zailtasunak dituzten pertsonei harrera egiten diena. Bayona Klinikak haren nazio eta nazioarteko proiektu solidarioak babesten ditu urtero, eta langileei aho-hortzen tratamenduetan laguntzen die.
ELKARRI LAGUNTZA & ELKAR LAGUNTZA
Elkarri laguntza & Apoyo mutuo irabazi-asmorik gabeko sare bat da, inklusioaren eta gizarte-berdintasunaren defentsan lan egitea helburu duena. Babestutako pertsonei hortz-tratamenduak eskaintzeko elkarlanean airtzen gara.
CHIQUILLOS ETA ZELAIAN FUNDAZIOA
Chiquillos y en el Campo fundazioak tutoretzapeko haur eta nerabeak zaintzen ditu. Haien proiektu eta ideia bikainak aurrera eramaten laguntzen diegu.