Endodontzia
Endodontzia hortz barruko nerbioa (pulpa) eta erroaren inguruko ehunak tratatzen dituen espezialitatea da. Helburua da hortzaren funtzionaltasuna eta osasuna mantentzea. Horretarako, kaltetutako pulpa kentzen da, eta erro-kanalak desinfektatu eta zigilatzen dira. Noiz egitea gomendatzen da? Kalteak atzeraezinak direnean: karies sakon baten ondorioz, kolpe baten ostean edo antzeko egoeretan. Halakoetan, mina, sentikortasuna, kolore-aldaketak edo infekzioa ager daitezke.
Sintomak identifikatu
MURTXIKATZEAN EDO HOZKA EGITEAN MIN HANDIA
HOTZ EDO BEROAREKIKO SENTIKORTASUN IRAUNKORRA
AURPEGIRA HEDATZEN DEN PRESIOA EDO MINA
HORTZA HAUSTUA EDO PITZATUA
HAGINBURUAREN ONDOAN FISTULA (PUSDUN BULTUTXO TXIKI BAT)
HORTZAREN ILUNTZEA

ENDODONTZIA MIKROSKOPIKOA
ZEISS EXTARO 300 mikroskopio dentalak aurrerapauso teknologiko nabarmena ekarri du: mikroskopio bidezko endodontzia errotik aldatu du, baita zehaztasun handiko beste tratamendu batzuk ere. Bere teknologiari esker, eremuak hobeto ikusten dira, eta horrek prozedura bakoitza zehatzago eta seguruago egitea ahalbidetzen du, emaitza fidagarri eta eraginkorragoekin.
sedazio kontzientearekin
Tratamenduak urduritasuna edo ezinegona eragiten badizu, bi sedazio kontziente mota eskaintzen dizkizugu: prozesua lasaitasunez, beldur barik eta denbora gutxiagoan bizitzeko.